2015/09/30

BELA ETA PIRAGUAKO IKASTAROAREN HASIERA

Apa ikasleak,

Urriaren 7tik aurrera gorputz hezkuntzako saioetan 5. eta 6. mailakoak itsasoko jarduerak egingo ditugu:
            5. maila -  Bela (4 saio)
            6. maila - Piragua (3 saio)

Jarduera hauek aurrera eramateko ezinbestekoa da honako materiala ekartzea:

                       - Txankleta itxiak edo zapatilla zahar batzuk
                       - Bainujantzia
                       - Kamiseta zahar bat
                       - Xira edo txubaskero fin bat beti.
                       - Dutxarako beharrezkoa
                       - Norbaitek jarduera hauek egiteko materiala edukiko balu (eskarpinak, likra, neoprenozko
                        traje laburra...) ekartzea gomendatzen da
                       - EZ DA EZER EROSI BEHAR!!! Etxean daukazuenarekin moldatu gaitezke.

Ekintza hauek Donostiako portuan eta Kontxako badian eramango dira aurrera

OHARRA: Jarduera naturan egingo dugunez aldaketa meterologikoen eta ozeanografikoen menpe dago. Jarduera egunetan aldaketarik ematen baldin bada aldez aurretik ohartaraziko zaizue.

Edozein galdera izanez gero galdetu Enekori

Ondo pasatuko dugu eta asko ikasiko dugu, ez okurritu gero orain gaixorik jartzea!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina