2015/12/18

ONDO PASA OPORRETAN ETA NATURAZ DISFRUTATU !!!

Heldu dira gabonetako oporrak. Aurten elur gutxi daukagu mendietan, baina ia Bernik bezala mendira joan eta elurraz disfrutatzeko aukerarik badaukagun. Bitartean ondo pasa oporretan eta disfrutatu naturaz.






2015/11/04

BUKATU DA PIRAGUA ETA BELAKO IKASTAROA

Lastima handiarekin baina bukatu da piragua eta belako ikastaroa. Ala ere, gehiagotan egiteko aukera baduzue, itsasoaren ondoan bizi bait zarete eta hori lujo bat da. Espero dut natur ekintzetako jarduera hauetan gozatu izana eta zerbait ikasi izana.






2015/10/20

2015/10/05

Lan txiki bat

Kaixo 5 eta 6. mailako ikasleok!

Aste honetan piragua eta belarekin hasiko garenez, lan txiki bat proposatzen dizuet. Egin klik hemen eta ekin!

Por zierto, inork topatu al du harri-orri-har jolasean irabazteko trukoa?... aste bete geratzen zaizue topatzeko

2015/09/30

BELA ETA PIRAGUAKO IKASTAROAREN HASIERA

Apa ikasleak,

Urriaren 7tik aurrera gorputz hezkuntzako saioetan 5. eta 6. mailakoak itsasoko jarduerak egingo ditugu:
            5. maila -  Bela (4 saio)
            6. maila - Piragua (3 saio)

Jarduera hauek aurrera eramateko ezinbestekoa da honako materiala ekartzea:

                       - Txankleta itxiak edo zapatilla zahar batzuk
                       - Bainujantzia
                       - Kamiseta zahar bat
                       - Xira edo txubaskero fin bat beti.
                       - Dutxarako beharrezkoa
                       - Norbaitek jarduera hauek egiteko materiala edukiko balu (eskarpinak, likra, neoprenozko
                        traje laburra...) ekartzea gomendatzen da
                       - EZ DA EZER EROSI BEHAR!!! Etxean daukazuenarekin moldatu gaitezke.

Ekintza hauek Donostiako portuan eta Kontxako badian eramango dira aurrera

OHARRA: Jarduera naturan egingo dugunez aldaketa meterologikoen eta ozeanografikoen menpe dago. Jarduera egunetan aldaketarik ematen baldin bada aldez aurretik ohartaraziko zaizue.

Edozein galdera izanez gero galdetu Enekori

Ondo pasatuko dugu eta asko ikasiko dugu, ez okurritu gero orain gaixorik jartzea!!!

2015/09/16

IKASTURTE HASIERA

Kaixo 3. eta 4. mailako ikasleak,

Blog honen bidez ikasturtean zehar lantzen ditugun jarduera desberdinen inguruan sortzen ditugun bideo, argazki, testu eta lanak partekatzeko aukera edukiko dugu. Hasteko hemen bidaltzen dizuet ikasturtean zehar gure bidelaguna izango den BERNI hartzaren abentura xelebrea.


IKASTURTE HASIERA

Kaixo 1 eta 2. mailako ikasleok, blog honetan aurten egingo ditugun jarduera desberdinen inguruko informazioa eta bitxikeri desberdinak topatuko dituzue. Hasteko hemen bidaltzen dizuet, gure bidelagun izango den Berni hartzaren bideo xelebrea.


5. MAILAKOAK BELA IKASTAROA

Aupa 5. mailako ikasleok,

Dagoeneko 3. ziklora iritsi zarete eta bada garaia itsasoko jarduerekin hasteko. Aurten, badakizuen bezala bela ikastaroarekin ekingo diogu Urrian zehar. Ikusi ondorengo bideoa eta ERNE! hemen jarriko bait ditut belaren inguruan jakin beharko dituzuen eduki batzuk.


2015/09/14

Aupa,

Lehenik eta behin nire burua aurkeztuko dut. Eneko naiz eta aurten zuen gorputz heziketako irakaslea izango naiz. Blog honetan gure arloari buruzko hainbat bitxikeri jarriko ditut eta baita informazioa eta lan txiki batzuk ere.
Hasteko hemen jartzen dizuet aurten gure irakasle izango den "Berni" hartzaren bideo txiki bat.