2016/06/20
ARRAUNKETA HASTAPENA
Eskerrik asko Erik, Niko, Imanol, Ibai, Garazi, Xubane eta Erika arraunaren inguruan erakutsi diguzuen guztiagatik.
Ia hurrengo urtean berriro ere egiteko aukera dugun.
2016/06/03
HOCKEY IKASTAROA GIPUZKOAKO HOCKEY FEDERAZIOAREKIN
Aurreko astean Gipuzkoako Hockey Federazioarekin hockeyaren hastapen ikastaroa egin genuen.
2016/05/18
MUNDUKO KIROL ARRAROAK
Ikusi munduan jendeak ze kirol arraro praktikatzen dituen. Baten bat nik gustura egingo nuke. Zuek?
2016/05/10
BIZIKLETA IRTEERAK LEHEN HEZKUNTZAKO 2-3-4 MAILETAN
Fenomeno ibili zarete bizikleta irteeretan. Bizikleta ibilgailu bezala erabiliz alde batetik bestera ibili gara taldean eta zirkulazio arauak oso ondo errespetatu dituzue. Aupa zuek !!!
2016/05/09
2016/04/20
ORIENTAZIO FROGA ULIAN ETA MIRAMONEN
Apirilaren 17an Uliako Orientazio frogan parte hartzeko aukera izan nuen. Kirol Orientazioa, kirola, jolasa, jarduera fisikoa eta beste hainbat gauza dela esan daiteke. Bertan, adin desberdinetako pertsona ugari bildu ginen. Froga egiteko aukera desberdinak daude: banaka (oinez edo korrika), binaka, talde txikietan, familian... Pena merezi du parte hartzeak.
Hurrengo froga Miramonen egingo da Maiatzaren 1ean Miramonen, Igandea. Parte hartzeko xehetasun guztiak hurrengo link honetan dituzue. http://orientacionmiramon.blogspot.com.es/
ANIMATU ZAITEZTE!!!
Hurrengo froga Miramonen egingo da Maiatzaren 1ean Miramonen, Igandea. Parte hartzeko xehetasun guztiak hurrengo link honetan dituzue. http://orientacionmiramon.blogspot.com.es/
ANIMATU ZAITEZTE!!!
2016/04/13
ULIAKO ORIENTAZIO FROGA
Asteburu honetan Gipuzkoako Orientazio Ligaren barnean (GOL), Uliako orientazio froga ospatuko da. 3 maila daude apuntatzeko erraza/ertaina/zaila. Edozeinek parte hartu dezake, eta parte hartzea banaka , binaka, talde txikian edo eta familian ere izan daiteke. Izen emateko azken eguna Apirilaren 14a osteguna da. Informazio gehiago lortzeko klikatu hurrengo webgunean http://probak.gotorientazioa.org/p/izen-ematea-inscripciones.htmlhttp://probak.gotorientazioa.org/p/izen-ematea-inscripciones.html
ANIMATU ETA IA BERTAN ELKARIKUSTEN DUGUN!!!
ANIMATU ETA IA BERTAN ELKARIKUSTEN DUGUN!!!
2016/04/06
Orientazio kirola lantzeko zenbait jolas digital
Klikatu hemen Orientazio kirolean trebatzeko hainbat jolas digital ikusteko. ANIMO !!! Ekin jolasari!!!
ORIENTAZIO KIROLA
Kaixo, 3. hiruhilabetean Orientazio kirola landuko dugu. Horretarako oinarrizko ezagutza batzuk landuko ditugu eta ingurune desberdinetan modu autonomoan mugitzeko gaitasunak landuko ditugu.
Zenbait web interesgarri
2016/03/04
AKROSPORT 6. MAILA TALDE URDINA
Arazo teknikoak direla medio talde gorriaren bideoak hurrengo astean igoko ditut.
2016/03/02
DESAFIO FISIKO KOOPERATIBOAK
DESAFIO FISIKO KOOPERATIBOAK, izaera motriza duen arazo bati irtenbidea emateko, taldekideen partehartze koordinatua eskatzen duten erronka moduan aurkeztutako jarduera fisiko kolektiboak dira. Normalean pauso hauek jarraituz burutzen dira: pentsatzen dugu, elkartrukatzen dugu, erabakitzen dugu eta aurrera eramaten dugu.
PENTSATU - PARTEKATU - EKIN
2016/02/14
HAUEK BAI HAUEK TXAPELDUNAK !!!
Ilusioa, motibazioa, parte hartzea...
PENTSATU - PARTEKATU - EKIN !!!
PENTSATU - PARTEKATU - EKIN !!!
2016/02/01
BIZIKLETA IRTEERAK
Mugikortasun Jasangarriaren Proiektuaren barnean bizikleta irteerak egin ditugu Gorputz Heziketako saioetan. 6. mailakoak AƱorgara joan gara eta 5. mailakoak Loiolara. Oso ondo ibili gara Donostiako bidegorrietan zehar.
2016/01/18
ZIRKOA DATOOOOOR!!!
Etorri da zirkoa jada Orixera !!! Hor gabiltza gero eta jarduera zailagoak egiten. Bukaeran Cirque du Soleilen amaituko dugu.
2016/01/12
GURE KONDIZIO FISIKOA NEURTZEN
Urte berri on danori!!!
Oporretatik bueltan hasi gara berriro martxan. Saioetan esan bezala hemen uzten dizuet FITCALCULADORAra sartzeko sarbidea klikatu hemen eta sartu zure datuak. Onderen grafika gorde eta hasi zure kondizio fisikoa hobetzeko jolas eta ariketetan pentsatzen eta imajinatzen.
Ekin !!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)